2013(e)ko azaroaren 14(a)

JANARIAK ETA GUSTUAK

http://www.ikasten.ikasbil.net/mod/scorm/view.php?id=1262279

Gaurkoan, janariak izango dira protagonista. Gustuei buruz hitz egingo dugu eta janarien izenak ikasiko dituzue. Horretarako, AZOKA izeneko unitate didaktikoa egingo duzu. Ez ahaztu eta apuntatu hiztegi berria. Egin  klik  tomatean eta hasi lanean!!!

2013(e)ko azaroaren 8(a)

Kausalak (BAIT / ETA)

Hemen dituzu BAIT eta ETA praktikatzeko beste ariketak.
Klikatu HEMEN eta hasi lanean!!!

ZERGATIK??? Kausalak lantzeko ariketak (-ELAKO)





Gelan -ELAKO-ren erabilera ikusi ondoren, hemen dituzue hainbat ariketa praktikatzeko. Parentesi artean dagoena erabili eta gero, itzuli (traducir).

ANIMO!!!

*** Primero utilizar lo que viene entre paréntesis y luego tendréis que traducirlo.

2013(e)ko urriaren 29(a)

Zenbakien biografia

Zenbakiak birpasatzen ari garenez, zuen bizitzaren zenbaki garrantzitsuekin biografia idatzi behar duzue. 10-15 lerroko (línea) idazlana egin behar duzue, adibidean bezala:

1980an jaio nintzen. Anai bat dut eta hamabi lehengusu. Nire gelan 15 neska eta 16 mutil daude. Sei urte nituenean, kalean 20 euro aurkitu nituen. Nire zenbaki gustukoena 8a da........................................................................................................................................


2013(e)ko urriaren 15(a)

CURRICULUM TXIKIA

Curriculum txiki bat idatzi behar duzu. Curriculum horretan segidako kontuak aipatu behar dituzu: nor zaren: noiz jaio zinen; zenbat zareten etxean; non bizi zaren; non ikasi duzun; zer gustatzen zaizun egitea, eta zer ez; zer dakizun egiten; eta zer toki bisitatu dituzun. Horretaz gainera, klasean landu ditugun kontuak erabili behar dituzu: izan aditza ( orain eta lehen);  Lotu lanera eta hona igorri zure idazlanak.